Martxoaren 19an Atharratzetik aterako da 24. Korrika; eta, martxoaren 29an Bilbon amaitu. Tartean, martxoaren 22an, igandearekin, pasako da gure eskualdetik (Atetz, Ultzama eta Odieta zeharkatuko ditu). Motorrak berotzeko, aurten ere Korrika Kulturala antolatu da. Martxoaren 6an, Kaka antzezlana hartuko du Larraintzarren.
Hizkuntza: Euskara