Gure liburuzainaren, Patxi Irurzunen, azken eleberria irakurri dute irakurle taldean eta ostegun honetan saio irekia eginen dute interesa duen edonorendako eta, jakina, Ultzamako Liburutegiaren arduraduna den idazlearekin berarekin ere. Samy da Cholita voladora marciana eleberriaren protagonista, Iruñea-Volkswagen hiriko Bolivia Txikia auzoan bizi da, 2085ean, eta Belen Esteban kazetaritza unibertsitate entzutetsuan ikasteko dirua lortzeko cholita hegalari gisa arituko da, sexu-estortsioa pairatuko duenean.