T. S. Spivet bere familia bitxiarekin Montanako rantxo batean bizi den hamabi urteko jenioa da. Kartografiarako eta asmakariak sortzeko daukan talentuak ordainsaria jasoko du, zientzia-erakunde batek izen handiko sari bat eman behar baitio. Maleta hartu eta ia herrialde osoa zeharkatuko du saria hartzeko.
Muxutrock musika taldeak eta Zaporeak erakundeak bultzatutako dokumentala. Lesbosen eta Atenasen errefuxiatuen egoera jasotzen du. Hango errefuxiatuak laguntzeko asmoz joan ziren, eta bi kamara eta dokumentalgile eraman zituzten beraiekin. Haien artean, Aritz Gorostiaga Latasako herritarra. Bertan, hainbat GKErekin elkarlanean, haien arduradun eta boluntarioei egindako elkarrizketak bildu dituzte. Baita kazetariei eta errefuxiatuei egindakoak ere. Exopía dokumentalaren trailerra