No estás sola: la lucha contra La Manada dokumentalaren proiekzioa. Azaoaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, mundu osoan protestak piztu zituen La Manadaren kasua, San Fermin jaietan gertatu zen bortxaketa, aztertzen duen film hau ikusteko aukera izango dugu, funtseko testigantza batzuen bidez.
Aurten ere Basaburuko pintxo lehiaketa izanen da. Azaroaren 16an eta 17an; eta, 23an eta 24an; larunbatean eta igandean bi asteburu jarraian tokiko produktuekin egindako pintxo berezia eta edaria 3,5 euroren truke. Apeztegiberri (Jauntsaratsen), Aizarozko ostatua; eta, Orokietako eta Berueteko ostatuak parte hartuko dute. Azken bi hauek 13:00ak bitartean bakarrik.
Gaian sakondu eta estrategiak eskuratzea izanen da helburua. Norberarekin ongi sentitzea da besteekin harreman hobeak izaten ikasteko modua. Izena emateko 948 30 53 53 telefonoan, azaroaren 19a baino lehen.
Tailerra euskaraz izanen da eta bi zati izango ditu. Genero aditu batek gidatutako dinamika parte-hartzaileekin. Beste atala, sormena lantzeko: serigrafiako teknikak ikasiko dira. 13 urtetik gorako gazteei zuzendutakoa da, baina, interesa duen edonork eman dezake izena. Eskatzen duten imoztar gazteentzat garraio zerbitzua egongo da. Izena emateko eta informazio gehiago: 646 241 699. Bakarrik wasap bidez. Izena emateko azken eguna azaroaren 11.
Abendua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |