Tupustarria jarriko da ilarregiarraren oroimenez eta Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteari esker memoriaren inguruko dokumentala ere proiektatuko da. Pascual Lazcano Cia 1909ko martxoaren 12an jaio zen Ilarregin. Gurasoak Ilarregiko María Ángela Cía Goñi eta Orokietako Martin Lazcano ziren. Erresistentziako kidea, FFCeko parte zen (Forces Françaises Combattants). Horrela, Shelburn sarean aritu zen, britaniarraren zerbitzu sekretuetan operazio bereziak aurrera eramanez. Mila bat agentez osatua, sarearen misioa Frantziako lurretan eroritako jauskari britaniarrak eta aliatuak berriz Inglaterrara eramatea zen.1944ko urriaren 25ean hil zen Flössenburgeko kontzentrazio esparruan.