1976ko azaroaren 28ko goizaldean, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan festa giroan zeuden bi gazte akabatu zituen Jose Roca Diaz Guardia Zibilak. Santiago Navas Agirre Gerendiaingo 21 urteko nekazari gaztea zen eraildakoetako bat, eta hilketatik 50 urte bete diren honetan, omenaldia antolatu dute Basaburuko Ahaztuak ekimenak eta bere lagunek larunbat honetarako. Navasekin batera, bera babesten saiatu zen Jose Javier Nuin Azkarate 18 urteko gaztea ere tiroz hil zuen tokian bertan Guardia Zibilak.