Azken urteetan Ultzaman nahiz Nafarroan EH Bilduri esker lortu diren aldaketak eta onurak azpimarratu dituzte oharrean, eta bloke erreakzionarioa gelditzeaz gain, zerbitzu publikoetan, pertsonen eta langileen eskubideetan eta bizi baldintzetan aurrera egiteko igandeko hauteskundeetan bozka EH Bilduri emateko dei egin dute.
Lotura honetan irakur daiteke testua, Ultzaman esparru desberdinetan lanean aritu diren eta erreferentziazkoak diren hamalau herritarrek sinatutakoa: Ricardo Echandi Serranok, Tere Leggettek, Arantxa Martinez Urionabarrenetxeak, Martin Picabea Aguirrek, Iñaki Ariztegi Barberenak, Cristina Arregi Gonzalok, Ana Olaetxeak, Ambrosio Elizalde Urtasunek, Iñaki Larrayoz Aranok, Jose Ramon Berasainek, Joseba Ibarra Casimirok, Yaiza Mendive Gascuek eta Mikel Beuntza Urtasunek.