Larraintzarko frontoian hasiko dira 17:00etan eta sei talde jokatuko dira elkarren kontra: Antsoain, Amaiur, Araxes, Beti Gazte, Ñapurrak A eta Txantrea. Jokalari ultzamarrak ditugu azken honetan, Maddi eta Ixiar Braco lizasoarrak, hain zuzen. 260 kiloz beherako kategorian eginen dute lehia eta 14:00ak eta 15:30ak bitartean izanen da pisaketa.
Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa mistoa Antsoainen jokatu zen azaroaren 15ean, eta Lesakako Beti Gazte taldeak irabazi zuen txapela. Bihar, Larraintzarren, ikusiko dugu nork eskuratzen duen emakumezkoen kategorian. Eta, azkenik, gizonezkoak azaroaren 28an lehiatuko dira Ezpeletan.
8x8 modalitatea izaten da ofiziala sokatiran, 4x4 eredua dinamikoagoa eta azkarragoa izaten ohi da.
