Uztailaren 4an hasi zen Gartzarongo Toki Alai elkarteak antolatzen duen eskupilota txapelketa garrantzitsua, eta ohi bezala, urriaren 31n amaitu da finalen partidekin eta sari banaketarekin. Aurten 252 bikotek eman dute izena, horrela banaturik:
-Umeetan (2014-2015 urteetan jaiotakoak), 36 bikote
-Haurretan (2012-2013 urteetan jaiotakoak), 52 bikote
-Gaztetxoetan (2010-2011 urteetan jaiotakoak), 54 bikote
-Gazteetan (2008-2009 urteetan jaiotakoak), 42 bikote
-Nesketan (2009-2013 urteen artean jaiotakoak), 15 bikote
-Helduetan (2008 baino lehen jaiotakoek), 52 bikote
234 partida jokatu dira osotara, 34 jardunaldietan eta gehienak Gartzarongo frontoian. Baina baita Latasan (Imotz), Aizarotzen eta Basaburuko zenbait frontoietan.
Larunbateko partidak 15:30ean hasi ziren, Basaburuko pilota eskola berrikoekin, lehenengo; eta finalekin, ondoren. Hemen dituzue emaitzak: