Ostiralean emanen zaio hasiera egitarau zabalari, hitzaldi interesgarri batekin. Onddoen inguruko bitxikeriak, mitoak eta kondairak kontatuko ditu Álvaro Maldonado adituak. Bera Nafarroako Akademia Mikologikoko kidea da. Arraizko Erabilera Anitzeko Aretoan izanen da hori, 19:00etan.
Larunbatean 9:00etatik aurrera ibilaldi mikologiko gidatuak izanen dira mendiko ekosisteman onddoek betetzen duten lana ezagutzekoe ta baita inguruko ziza adierazgarrienak ezagutzeko ere. Parte hartu nahi duenak Parkeko informazio gunera joan beharko da eta 25 euroren truke egin daiteke.
Azkenik, urtero bezala, igandea da egun handia. Goizeko 10:00etatik aurrera, Ultzamako pilotalekuan, Larraintzarren, onddoen erakusketa, artisautza postuak, eta zozketa izanen dira. Gainera, Ultzamaldeko Herri Kirol taldeak ere erakustaldia eskainiko du.
Hori gutxi balitz, ohikoa bihurtu den bezala, asteburu osoan pintxo-pote mikologikoa antolatu da inguruko ostatu eta jatetxeetan.
