Dublinen Artea eta Diseinua ikasi zuen Sara Iraburu ilarregiarrak eta hau bere ikasketa amaierako proiektua da. Maria Juana de Anotzibarr odietarra, 1575ean sorginkeriagatik eraila izan zen eta Iraburuk bera gogoratu nahi izan du era berezi batean bere erakusketan eta ilustrazioetan. Urriaren 19tik aurrera ikusgai izanen da eta 23an Iraburuk berak aurkezpena eta proiekzio bat eskainiko ditu, bere lanari buruz.