Hiru mailatan ariko dira aurten ere eta bigarrena izan da izen ematean arrakastatsuena, aurrekoan bezala. 10 bikotek eman dute izena eta bost bikotek lehenengo eta hirugarren mailatan. Azken honetan, bikote baten konfirmazioaren zai daude, eta, beraz, posible da bat gehiagok parte hartzea eta sei izatea osotara.
Urriaren 23an hasiko da eta finalak abenduaren 18an izanen dira. Ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizeetan izanen dira partidak, hain zuzen, eta Gartzarongo frontoian. Bertan posible izanen ez balitz, Basaburuko beste frontoi batean edo Latasakoan jokatuko lirateke.
Informazio guztia eta egutegia, berehala, Kirol Batzordeko weborrian: https://basaburua-imotz.gune.app/kirolak/txapelketak/pilota-goxua.