Nafarroako Aratxearen Eguna ospatuko da igandean Larraintzarren

Amezti.eus

Nafarroako II. Aratxearen Eguna ospatuko da igande honetan, urriaren 11n, Larraintzarren. Besta, tradizioa eta bertako produktuak uztartzeko eguna izanen dela nabarmendu dute Reyno Gourmet et Nafarroako Aratxea elkarteek. 

Goizeko 11:00etan izanen da irekiera ekitaldia, eta egun osoan egonen den ganadu erakusketari hasiera emanen diote. 12:00etan Herri Kirol ikuskizuna izanen da, ta eguerdiko 13:30ean, berriz, eguneko ekitaldi nagusia izanen da, AGB Nafarroako Aratxearen inguruan. 

Eguerdian, 14:00etan, aratxe errea dastatzeko aukera izanen da, eta arratsaldean, berriz, txikiendako herri kirolak eginen dituzte, 16:00etatik aurrera. 17:00etan, egunari bukaera emateko, Chuchin Ibañez eta bere mariatxiak ariko dira zuzeneko musika eskaintzen. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/Iel/aratxearen_eguna.jpeg