2026/09/26 11:00

Jardunaldia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak
Abaunzko kobak, Ultzama

Ez da lehenengo aldia Europako Ondare Jardunaldiek gure eskualdea hartzen dutela kokaleku. Aurreko batean Lanzko gune arkeologikoan ere izan baitziren. Larunbatean Abaunzko kobazuloan bisita gidatua eginen dute eta bertan egindako azken ikerketak azalduko dituzte.