Irailaren 6ra arte eman daiteke izena. Komunikazio inklusiboa pertsona guztiak errespetuz, zehaztasunez eta modu parekidean tratatzen dituen komunikazio-orban edo era da, inor kanpoan utzi gabe eta estereotipoak saihestuz. Bere helburu nagusia aniztasun soziala islatzea eta pertsona edo talde baten bazterketa (sexuagatik, generoagatik, jatorriagatik, desgaitasunagatik edo adinagatik, adibidez) prebenitzea da. Hizkera ez-sexista, irisgarritasuna edo kolektibo eta gutxiengoen izendapen duinak txertatzen ditu, besteak beste.