Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzamako haur eta gazteek eskatu ahal izanen dituzte, deialdian ezarritako baldintzak betez gero. Udalekuak euskara hutsean izan behar dira eta 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago iraun behar dute.
Dirulaguntza udalekuaren kostuaren %40 artekoa izanen da, deialdian ezarritako mugen arabera.
Eskaerak aurkezteko epea: irailaren 1etik 30era, Euskara Zerbitzuan edo Imotz, Basaburua, Odieta eta Ultzamakoko udaletxeetan edo egoitza elektronikoan.
Informazio gehiago: https://www.iparmank.eus/eu/euskara-hutseko-udalekuetara-joan-diren-haur-eta-gazteendako-dirulaguntzak
Kontsultak: 948 305 134 | ezubioa@iparmank.eus