Zaintzaileak zaintzeko lau saioko tailerra

Amezti.eus 2026ko abuztuaren 25a

SaraĆ­ Aquerreta, PsiSostenerTe gunearen sortzailea eta tailerraren gidaria

Iraileko ostegunetan izanen da eta abuztuaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiarrendako edo lan egiten dutenendako.

Saraí Aquerreta PsiSostenerTe psikologia bulegoko arduradunak gidatuko du eta helburua segurtasun gune emozional bat sortzea izanen da esperientziak partekatzeko, lagunduta sentitzeko eta eguneroko zaintzarako nahiz norberaren ongizaterako tresna errazak eskuratzeko. Tailerrean egunerokotasunerako tresna praktikoak, akidura edo nekea prebenitzeko eta ongizatea berreskuratzeko baliabideak eta norbere burua zaintzeko ideia errazak eskainiko dira, eta, gainera, epaitua sentitu gabe esperientziak partekatzeko espazio bat izatea nahi da.

Saioak irailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an eskainiko dira, ostegunez, 16:30etik 18:30era, Larraintzarko Gizarte Etxean. Gaztelaniaz izanen dira. Esan bezala, izen-ematea abuztuaren 30era arte egonen da zabalik, eta Gizarte Zerbitzuen wegunearen bidez, formulario hau betez egin daiteke.

Jarduera Nafarroako Zainketen Aldeko Itunen esparruan diruz lagunduta dago, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin.