Herri Kirolak

Ultzamaldeko herri kirol taldea txapelduna herriz herriko bigarren konbinatuan

Amezti.eus 2026ko abuztuaren 25a

Nafarroako herriz herriko herri kirol finalak Larraintzarren jokatu dira abuztuaren 22an, larunbatarekin. Ultzamaldeko taldea txapelduna izan da bigarren konbinatuan eta segundo bakar batera egon da lehenengo konbinatuan ere lortzeko. 

Ingudean 116 altxaldi egin dituzte, Iruritak baino bat gutxiago. Txingetan ordea, atzean utzi dute nabarmen Irurita, bi minutu baino gehiagoko aldearekin. Izan ere, 4'06 lortu du Ultzamaldeak eta 6'20 Iruritak. Horrela eta zorionez, txapela etxean gelditu zen. 

Txapelduna: ULTZAMALDEA

Ingudean 116 altxaldi (58 gizonezkoak / 58 emakumezkoak) – 3 puntu

Txingetako denbora 4:06 (2:02 gizonezkoak / 2:04 emakumezkoak) – 4 puntu      7 puntu guztira

Bigarrena: IRURITA

Ingudean 117 altxaldi (55 gizonezkoak / 62 emakumezkoak) – 4 puntu

Txingetako denbora 6:20 (4:24 gizonezkoak / 1:56 emakumezkoak) – 1 puntu      5 puntu guztira

Hirugarrena:   TXANTREA *

Ingudean 99 altxaldi (48 gizonezkoak / 51 emakumezkoak) – 1 puntu

Txingetako denbora 4:27 (2:34 gizonezkoak / 1:53 emakumezkoak) – 3 puntu      4 puntu guztira

Laugarrena:   BORTZIRIAK *

Ingudean 104 altxaldi (47 gizonezkoak / 57 emakumezkoak) – 2 puntu

Txingetako denbora 6:01 (2:53 gizonezkoak / 3:08 emakumezkoak) – 2 puntu    4 puntu guztira

Jardunaldiaren pasadizoan, ordea, Txantrea eta Bortziriak izan dira protagonista. Hirugarren posturako berdinduta gelditu baitira. Berdinketa hausteko, zozketaz erabakitako proba egin dute: emakumezkoen txinga. Txantreako neskak 2 minutu eta 34 segundotan amaitu du lana; Bortziriakoak, berriz, 3 minutu eta segundo batean. Beraz, hirugarren postua Txantrearentzat izan da.

Lehenengo konbinatuan pena izan da segundo bakar batengatik galdu baitute txapela eta bigarren postuarekin konformatu behar izan. Oso leihatua izan da baita hirugarren gelditu den Berriozar taldearekin. Azken postua Txantreak lortu zuen. 

Txapelduna: IRURITA                     23:48

Bigarrena: ULTZAMALDEA             23:49

Hirugarrena: BERRIOZAR                25:01

Laugarrena: TXANTREA                  26:51

Uztaila amaieran hasi zen herriz herrikoa eta Ultzamaldeko garaipena ez da harritzekoa izan. Taldea finalerako lehena sailkatu zen bigarren proba konbinatuan, puntuaziorik altuenarekin; eta, bigarren denborarik onena lortu zuen lehenengo proba konbinatuan. 

Txapelketaren informazio eta emaitza guztiak Nafarroako Herri Kirol Federaziaoren webgunean daude ikusgai: https://herrikirolaknafarroa.org/documents/nafarroako-herriz-herri-txapelketa-2026/

Taldea sortu zenetik emaitza ederrak lortu ditu. 2024an finalista izan zen bi konbinatuetan eta joan zen urtean, gainera, txapelduna lehenengo proban. Bigarren konbinatuan hirugarrenak izan ziren baina Maika Iraizozek errekorra egin zuen ingudean  64 kolpe eman zituelako 60 segundotan. Oraingoan bigarren konbinatuan izan dira txapeldunak eta ia-ia lehenengoan ere.