Uztaila amaieran hasi zen txapelketa eta Ultzamaldeko taldea sailkapenean lehena izan da bigarren proba konbinatuan, puntuaziorik altuena lortu duelako; eta, bigarren denborarik onena lortu du lehenengo proba konbinatuan. Horrela, bietan finalerako txartela lortu du, etxean jokatuko den finala, gainera, abuztuaren 22an izanen baita Larraintzarren, 18:00etan.

Ultzamaldeko Herri Kirol taldearekin batera, Berriozar, Irurita eta Txantrea lehiatuko dira lehenengo konbinatuan. Proba honetan, lokotxak, zakua, aizkora, trontza eta lasterka egin behar izanen dute.

Bigarren proban, berriz, ingudea eta txingak; eta Txantrea, Irurita eta Bortziriak taldeen kontra arituko dira, Berriozar finaletik kanpo gelditu ondoren.

Txapelketaren informazio eta emaitza guztiak Nafarroako Herri Kirol Federaziaoren webgunean daude ikusgai: https://herrikirolaknafarroa.org/documents/nafarroako-herriz-herri-txapelketa-2026/
Sortu zenetik emaitza ederrak lortu ditu taldeak. 2024an finalista izan zen bi konbinatuetan eta joan zen urtean, gainera, txapelduna lehenengo proban. Bigarren konbinatuan hirugarrenak izan ziren baina Maika Iraizozek errekorra egin zuen ingudean 64 kolpe eman zituelako 60 segundotan.