N-121-A, Belate eta Almandozko tunelen inguruan, itxita egongo da hiru egunez, abuztuaren 19 tik 21era. Trafikoaren afekzioak tunelen inguruan izango dira, N-121-A errepidearen bikoizketa dela eta.
Abuztuaren 19an, trafikoa moztuta egongo da bi noranzkoetan, eta NA-1210 errepidetik desbideratuko da, Belateko mendatetik. Errepidera Arraizko Bentako loturatik (26+950 kilometro-puntuan) eta Almandozko loturatik (34+950 kilometro-puntuan), sartu eta aterako da.
Abuztuaren 20an eta 21ean mozketak galtzadaren iparraldeko noranzkoari eragingo dio, Behobiako noranzkoan, eta trafikoa NA-1210 errepidera desbideratuko da, Belateko mendatetik. Errepide horretara Arraizko Bentako loturatik sartuko da (26+950 kilometro-puntuan) eta N-121-Ara itzuliko da berriz Almandozko loturatik (34+950 kilometro-puntuan).