Trafikoa etenda N-121-A errepidean, Belateko eta Almandozko tuneletan

Amezti.eus 2026ko uztailaren 28a

Uztailaren 31ra arte, ostiralarekin, jarraituko du mozturik. Bi noranzkoetako trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko da.

Aste osoan moztuko dute N-121-A errepideko trafikoa, bi noranzkoetan, Belate eta Almandozko tunelen obrak direla eta. Uztailaren 31n, 14:00etan zabalduko dute berriz ere eta bitartean NA-1210 errepidetik desbideratuko dute bidea. Arraizko Bentetatik, 26+950 kilometroan eta Almandozko loturatik, 34+950 kilometroan hartuko da desbioa.