Larraintzarko Ostatuak urtero ospatzen du bere urteurrena eta aurten Hot Mess bertsio musika taldeak kontzertua eskainiko du. Rock kanten bertsioak egiten dituzte batez ere baina ohiko kantetatik haratago joan eta errepertorio harrigarri bat biltzen saiatzen dira. Joe O'Martin irlandarra dute ahotsean, 2003tik Nafarroan bizi dena. Berarekin, Eduardo San Juan (gitarra), Fermín Azkona “Moreno” (gitarra), Imanol Iraizoz (baxua) eta Jorge Purroy “Koke” (bateria). 2020an sortu zuten taldea. Inglesez, euskaraz eta gazteleraz abesten dute.