Lagunarteko apostua da Mondragonen eta Olagueren artekoa, eta herritarrak Zenotza hurbiltzera animatu dituzte. Iazko proban lasterka ere egin zuten, baina aurten txingak, ingudea eta aizkora eginen dituzte.
Txingen kasuan, 50 kiloko bi txingekin 12 plaza egin beharko dituzte, 288 metro guztira. 18 kiloko ingudearekin 100 altxaldi eginen dituzte, eta bukatzeko, aizkoran 3 kanaerdiko ebaki.
Iaz Mondragon suertatu zen apostuko garaile, larunbatean ikusiko da txapelari eusteko gai den zenoztarra edo Iraizotza joanen den aurtengo garaipena.
Herri kirol apostua herriko bestetako egitarauan antolatu da, izan ere, uztailaren 24tik 26ra bitartean ospatuko dituzte. Hemen duzue egitaraua osorik:
