Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatetik horrela eskatu dute. Beroarengatik ur kontsumoa nabarmen igo da eta horniduraren eskasia saihesteko uraren kontsumo arduratsu bat egitea eskatzen diete herritarrei. Gainera, berririk ez dagoen bitartean, lorategiak sarearen urarekin ureztatzea debekaturik dago.
Atzo sinatutako bandoa da, Martin Pikabea Zerbitzuen Mankomunitateko presidenteak eta Ultzamako alkateak sinatuta, eta gaur zabaldu dute.