Eguzkia lagun izan genuen ekainaren 18an, eta Jauntsarasko Pasaderetatik, errekatik zuzeneko emisio berezia eginez amaitu genuen Esan Erran irratiaren denboraldia. Oihana Fernandezen Disidentziak musikan eta Iosu Alfaroren Adarra jotzen kolaborazioak izan genituen irratsaio berezian, eta publikoari parte hartzeko aukera ere luzatu genion. FMko 107.9an eta internetez zuzenean emititu genuen saioa, baina arazo tekniko bategatik, grabatu gabe gelditu zen. Beraz, arte efimeroa izan zen ostegunekoa...
Irratiko kolaboratzaileen afaria ere egin genuen, Jan Taloko talo goxoak dastatzeko aukera eskainiz gure irratiko kolaboratzaile finei. Giro ederrean bukatu dugu aurtengoa, eta espero dugu pilak kargatuta eta gogoz itzultzea irailaren 14ean! Bitartean, badakizue amezti.eus/irratia estekan dituzuela ikasturteko eduki guztiak. Eskerrik asko ostegunean hurbildu zineten guztiei!


