Trafikoa Belateko portutik desbideratuko da N-121-A itxita dagoen bitartean. Belateko tunelen lanengatik moztuko da errepidea berriz ere, esan bezala, ekainaren 15ean goizeko 8:00etan eta ekainaren 16ko 20:00ak arte.
Bestalde, gaur zabaldu da errepidea dagoeneko. Izan ere, mozturik egon da Arraitz-Orkin parean, N-121-Ako 25. kilometroan, Iruñeko norantzan, goizean. Matxuratutako kamioi batengatik itxi behar izan da errepidea eta hilarak eragin ditu bi norantzetan.