Dagoeneko zabaldu dituzte Larraintzarren dauden Ultzamako Udal igerilekuak. Abuztuaren 31ra arte izanen dira zabalik eta urtero bezala, ikastaroak ere eginen dira bertan. Tarifak, bonoen prezioa, nola eskuratu eta ikastaroen informazio guztia duzue Ultzamako Udalaren webgunean:
https://ultzama.eus/eu/atala/albisteak/udal-igerilekuen-2026ko-sasoia
Gainera, gaur zabaldu da udako kirol kanpaldietan izena emateko epea. Ultzamaldeko Kirol Zerbitzuak antolatzen dituen kanpaldiak dira eta aurten uztailaren 20tik 24ra eta 27tik 31ra izanen dira Anuen; eta, Atetzen, abuztuaren 3tik 7ra. Bietan 9:00etatik 13:30ak bitartean, eta 2014 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Kirol olinpikoak eta txapelketak, mendi irteerak, ur jolasak eta igerilekua, eta baita gau-jolasak eta talde erronkak ere izanen dira bertan. Prezioari dagokionez aste batez apuntatzen direnendako 70 euro izanen dira eskualdean erroldatua izanez gero eta 80 euro bertan erroldaturik ez daudenendako. Bi astez izena ematen dutenendako, berriz, 120 euro ordaindu beharko dute erroldatuek eta 145 euro erroldaturik ez daudenek. Ekainaren 19ra arte eman daiteke izena.
Bukatzeko, ekaina honetan ere eman beharko da izena datorren ikasturteko kirol jardueretan. Kanpaldien eta ikastaroen informazioa eta izen ematea hurrengo gunean duzue:
https://ultzama.eus/eu/atala/albisteak/udal-igerilekuen-2026ko-sasoia
Eta edozein zalantza galdetzeko Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera dago telefonoz edo helbide elektronikoz: 655 758 464 (09:00-13:00) | kirolak@gzultzamaldea.org