Arraitz-Orkingo kontzejutik jakinarazi dutenez, Proiektua Partaidetzazko Tokiko Garapen Estrategien bidez emandako diru-laguntzari esker gauzatu da, Estrategia horiek Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (PEPAC) 2023-2027 programaren barruan daude, LEADER 2023-2027 ekimenaren bidez. Bestetik, diru-laguntzaren eskaera egiterakoan Cederna Garalur landa garapen elkartearen laguntza ere jaso du Kontzejuak.
Herritar guztiei irekitako ekitaldia izanen da inagurazioa, espazio berria herritarrei erakusteko eta aurkezteko aprobetxatuko dute, eta erakundeetako ordezkariekin eta proiektuaren garapenean parte hartu duten pertsonekin partekatuko dute ekitaldia.