Kontzertua eskainiko dute Zumaiako San Pedro elizan, bihar, maiatzaren 16a, 11:30ean. Zumaiako Musika eta Dantza Eskolarekin batera egindako ekimena da eta elkartruke konzertua deitu dute. Aipatu bezala, Aralar Musika Eskolatik Mendialdeko (Leitza, Araitz-Betelu, Larraunaldea eta Ultzamaldea) 40 ikasle joanen dira.

Aralar Musika Eskolak matrikulazio kanpaina ere abiatuko du bereahala, gainera. Astelehenarekin zabalduko da epea, maiatzaren 18an, maiatzaren 31ra arte. Informazio gehiago aralar.org webgunean, info@aralar.org helbide elektronikoan eta 672 122 472 telefonoan.