Gartzarongo XLI. Pilota Txapelketako izen-ematea zabaldu dute

Amezti.eus 2026ko maiatzaren 6a

Hemen da berriz eskualdeko pilotaren hitzordurik garrantzitsuenetako bat, Gartzarongo Pilota Txapelketa. XLI. edizioa izanen da aurtengoa, eta izena emateko epea zabalik da honezkero, ekainaren 5era arte luzatuko da. Toki Alai elkarteak antolatzen du urtero kirol ekimena. 

Urtero bezala, hainbat kategoriatan jokatuko dira partidak, eta horietako bakoitzean izena emateko bikote kopuru mugatua jarri dute antolatzaileek: 

-Umeetan (2014-2015 urteetan jaiotakoak), 48 bikote

-Haurretan (2012-2013 urteetan jaiotakoak), 48 bikote

-Gaztetxoetan (2010-2011 urteetan jaiotakoak), 48 bikote

-Gazteetan (2008-2009 urteetan jaiotakoak), 32 bikote

-Nesketan (2009-2013 urteen artean jaiotakoak), 6 bikote

-Helduetan (2008 baino lehen jaiotakoek), 48 bikote 

Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek ekainaren 5era arte izanen dute izena emateko aukera, tokialaipilota@gmail.com helbidera idatziz edo 659 44 36 64 telefonora deituz. Uztailaren 4an hasi eta urriaren 31 arte luzatuko da aurtengo txapelketa, eta beti bezala, asteburuetan jokatuko dira partidak, normalki, Gartzarongo pilotalekuan.