Areto futboleko eta eskubaloiko taldeetan jokatzeko jende berriaren bila ari dira eta, horregatik, ate irekiak antolatu dituzte entrenamenduetan. Inoiz jokatu ez dena ere izena ematera eta probatzera animatzen dute. Areto futboleko klasea maiatzaren 11n izanen da, astelehenarekin, eta 2013 eta 2019 artean jaiotako gaztetxo eta haurrei zuzendua dago. Txikienak 16:00etatik eta 17:15 artean izanen dute entrenamendua; eta, besteek 17:15etik 18:30ak arte.

Eskubaloi entrenamendu irekiari dagokionez, maiatzaren 12an, asteartearekin izanen da; eta, 2011 eta 2018 urte artean jaiotakoei zuzenduko da. Hemen ere, txikienak hasiko dira lehenengo, 16:00etatik 17:15ean; eta, ondoren, zaharrenak, 17:15etik 18:30ak arte.
