Donostia, 1978. Ur-kontagailuen fabrikako langileak batzarrean bildu dira greba bat eztabaidatzeko, azkenean ez duena aurrera eginen. Etsipenak jota, batzuek fabrika utzi eta komunitate batean integratuko dira. Bertan, dozenaka gaztek bilaketa bizia egiten dute esperientzia katartiko partekatuen bidez. Filma Lizasoko Arco Iris komunan oinarritzen da. Han, Irati Gorostidi zuzendariaren gurasoak egon ziren.