Atzo hasi zen Euskal Herriko Itzulia, eta apirilaren 11 arte luzatuko da lasterketa. Iruñetik abiatuko da gaurko etapa, eta Mendukilo Kobazuloan bukatuko. Larraundik sartuko da Itzulia lasterketa gure bailarara, Aldaztik Beruetera, aurreikuspenen arabera 15:50 aldean. Handik Jauntsaratsa jaitsiko dira, eta Imotz aldera joko dute, Etxaleku, Eraso eta Latasa pasaz. Irurtzunerako bidea hartuko du lasterketak ondoren.
Antolatzaileek eta Udalek jakinarazi dute errepide mozketak egonen direla puntualki lasterketak pasatzen dituen inguruetan.