Proiekzio honek 2015eko udan Burgosko Pozo Azulen egindako esplorazioa
kontatzen du. Helburua galeria berriak aurkitzea zen, sarreratik hamabi
kilometro baino gehiagora; horretarako, hamar kilometro baino gehiago urpean
egin behar dira. Munduko espeleolo-urpekaritzaren erronka handienetako bat.
Protagonistetako bat, Eliseo Belzunce suhiltzaile nafarra, bertan izan da.