Txutxumutxu irratia: martxoak 8ari begirako saioa

Amezti.eus 2026ko martxoaren 9a

Pasa zen ostiralean, martxoaren 6an, Txutxumutxu irratiaren saio berezia egin zuten Larraintzarko ikasleek, zuzen-zuzenean. Martxoaren 8aren harira, eduki feministaz bete zuten saioa. Esan Erran irratiaren eta Larraintzarko ikastetxearen arteko elkarlanetik sortutako bigarren irratsaioa izan zen ostiralekoa. Hemen entzun dezakezue osorik.