Goizeko 10:00etan zuzen zuzenean ariko dira Larraintzarko Ikastetxeko ikasleak Txutxumutxu irratian, Esan Erran irratiko esatariekin batera. Maila guztiak pasako dira, mikrofonoetatik, prestatu dituzten edukiak azaltzeko. Martxoaren 6a izanda, eta 8a igandea denez, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin lotuak izanen dira denak. Zuzen zuzenean entzuteko aukera izanen da hurrengo estekan:
https://amezti.eus/irratia/zuzenekoa
Entzuleok ere parte hartu dezakezue, horretarako, deitu edo bidali zuen audioak: 689 033 000 telefonora.
Larraintzarko Ikastetxean Martxoaren 8aren inguruko ekimen berezietako bat izanen da irratsaio berezia. Gainera, ikasleen eskutik, jokuak eta hainbat jarduera ere antolatu dituzte.