Nekazaritzan eta elikagaien ekoizpenean lan egiten dutenentzat edo horretarako interesa dutenentzat saio irekiak antolatu ditu Cederna Garalur elkarteak Mendialdean. Imotzen otsailaren 14an, larunbatarekin, izanen da saioa, goizeko 11:00etatik aurrera, Etxalekun (udaletxean).
Imotzen eta Basaburuan lehen sektorean ari direnei edo jardun nahi dutenei zuzendutako saioa izanen da. Gaur egun eskualdean nekazaritzan edo elikagaien ekoizpenean jarduteko dauden zailtasunez eta erronkez, formazioaren alorrean dauden hutsuneez eta Cederna Garalurretik egin litezkeen lanketez hitz egiteko saioa izanen da, besteak beste.