Hasier Larretxeak, baztango poetak, besteak beste, herria, harria, herri kirola, poesia eta musika nahasten ditu, bere aita Patxi Larretxea aizkolariak eta bere ama Rosario Gortarik lagunduta. Ekitaldi poetiko performatibo honetan familia bateko belaunaldi desberdinak daude presente, baita haien arteko isiltasuna eta distantzia ere. Bidaia emozional eta poetiko bat proposatzen du horrela.