Bihar hasiko da Pala eta Frontenis Txapelketa

Amezti.eus 2026ko urtarrilaren 23a

2023ko finaleko talde argazkia

Basaburuko eta Imozko Kirol Batzordeak antolatzen du eta astebururo jokatuko da Latasako frontoian, martxoaren 28ra arte. 

Urtarrilaren 24an, larunbatarekin hasiko da eta martxoaren 28an amaitu. Emakumezkoen Frontenis txapelketa eta gizonezkoen paleta goma txapelketaz ari gara. Aurten, osotara, 24 bikotek eman dute izena: lauk, frontenisen; bostek, pala lehenengo mailan; bederatzik, pala bigarren mailan; eta, seik pala hirugarren mailan. 

Astebururo izanen dira partidak, Latasako frontoian, Imotzen. Eta, emaitza guztiak batzordearen weborrian aurkituko dituzue: https://basaburua-imotz.gune.app/kirolak/txapelketak/paleta-goma-eta-frontenis

Larunbat honetako partidak:

16:00 Martikorena - Etaio / Azkona - Velaz (2. maila)

17:00 Razkin - Razkin / Alberro - Razkin (1. maila)