Etxauritik Perura, bide berri bat zabaltzeko asmoz

Amezti.eus 2026ko urtarrilaren 22a

Andeetan, Cordillera Blancako Puscanturpa mendian 300 metroko bide berri bat ireki zuten Ander Uria iraizoztarra, Urko Zabala eta Aritz Aparizio eskalatzaileek. Ostiralean, Larraintzarko Bentan kontatuko dute, 19:00etan, eta, xehetasun batzuk aurreratu dizkigute Esan Erranen. 

Andeetako 'Cordillera Blancan' bide berri bat irekitzeko asmoz joan ziren Ander Uria eta Urko Zabala eskalatzaileak Etxauritik Perura. Eta lortu ere, lortu zuten. Galdu eta Irabazi izena jarri zioten 300 metroko eta 7b zailtasuneko bideari. Han bizitakoa kontatuko dute ostiraleko hitzaldian, eta espedizioko argazki eta bideoak ere erakutsiko dituzte. 

La Esfinge mendian ere aritu ziren eskalatzen, Perun ezaguna den tokian.