Untxi Txuria antzezlana Permakultura lorka elkartearen eskutik. Antzerki xume honen xedea baliabide naturalen kudeaketa txarrak biosferan dituen ondorioei buruz kontzientziatzea da eta gazteek ingurumenaren etorkizunean eragin positiboa izan dezaketela azaltzea. Adi ordutegiari, haurrendako jardueretan ohikoa den bezala, pixka bat aurreratuko baitugu: 18:00etan, Larraintzarko bentan.