Boluntarioak honezkero Esan Erran irratiko ganbaran ari dira zozketarako prestaketa lanetan: txartelen zenbakiak erregistratzen, kutxetan banatzen, pintxintxeak prestatzen, irratsaio berezirako mikrofono eta bozgorailuak prestatzen...
Ia 130 sari banatuko dira 16:30etik aurrera zuzenean eginen den zozketan, horien artean hamar zerri gizen, hamar axuri, eskualdeko produktuekin osatutako saskitxoak, otorduak, eta beste hamaika gauza.
Eskerrik asko txartelak saltzen aritu zareten boluntario guztiei, auzolan handiari esker atera baitaiteke aurrela horrelako ekimena. Eta, noski, eskerrak txartelak erosi dituzuenoi ere. Zorte on denei!