Amaitu da Basaburuko eta Imozko pilota goxoko txapelketa

Amezti.eus 2025eko abenduaren 15a

Urria amaieran hasi zen txapelketa eta 28 bikotek parte hartu dute. Ostiralean izan ziren finalak eta heme dituzue emaitzak. 

Hiru mailan jokatzen da txapelketan eta osotara 28 bikote aritu dira: Lehenengo mailan, 8; bigarren mailan, 12; eta, hirugarren mailan, beste zortzi. Urriaren 24an hasi zen eta joan zen ostiralean, abenduaren 12an, amaitu. 

Arratsaldeko 18:00etan hasi ziren finalak, hirugarren mailakoa lehenengo; eta, ondoren, bigarren mailakoa eta lehenengo mailakoa. Eta hauek izan dira emaitzak: 

 

Beraz, Perez eta Iturralde gailendu ziren hirugarren mailan; Apezetxe eta Oltzaren kontra, 22 eta 11; Marin eta Baleztena, bigarren mailan, Villanueva eta Irañetaren kontra, 22 eta 13; eta, lehenengo mailan, Irurita eta Aizpurua, Arbilla eta Garciaren kontra, 22 eta 13.