elkarrizketa

'Giza liburutegiak' ekimena, migratutako pertsonen istorioak ezagutzeko

Amezti.eus 2025eko abenduaren 15a

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 'Giza liburutegiak' ekimena antolatu du ostegun honetarako. Larraintzarko Liburutegian izanen da ekimena, arratsaldeko 17:30ean, baina izena emateko epea abenduaren 15ean itxiko da. Miren Uharte teknikariak eman dizkigu xehetasunak. 

Ultzamaldeko eskualdean bizi diren migratutako herritarrak eta haien istorioa ezagutzeko helburuarekin abiatu dute dinamika, eta lehen saio honetan hiru lagunek hartuko dute parte: Argentinatik etorritako Alejandrak, Nikaraguatik etorritako Melissak eta Malitik Ultzamara etorri den hirugarren kide batek. 

Erlazionatuak

Giza liburutegiak

Amezti.eus abe 04 Ultzama