kolaborazioa

Haritzaren historia eta toponimia, Badena eta Eztena kolaborazioan

Amezti.eus 2025eko azaroaren 19a

Badena eta eztena historia kolaborazioaren ikasturteko lehenbiziko atala izan dugu gaurko irratsaioan. Aurten, landareen izenak eskualdeko toponimiarekin lotuko dituzte Mikel Lakastak eta Eneko Iurramendi 'Tintok', eta zuhaitz eta landare horietako bakoitzaren historiako pasarteak eta bitxikeriak ere ekarriko dizkigute... gaurkoan, haritza izan dugu protagonista. Anueko herri baten izena gogora ekarriko dizue arbola horren izenak, ezta?