Elkarrizketa

"Garai berrietara eta arlo digitalera egokitu da indarkeria matxista"

Amezti.eus 2025eko azaroaren 18a

Amaia Paz Vallejo berdintasun teknikariarekin hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, gaur zortzi izanen baita azaroaren 25a, indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna. Indarkeria matxista digitalean jarri dute fokua aurtengoan, eta hainbat ekimen antolatu dituzte. 

Ostiral honetan, azaroaren 21ean, 'Botere-harreman berriak bikote gazte heterosexualetan' izeneko hitzaldia emanen du Rut Iturbidek Larraintzarko Zentro zibikoan, arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 22an, berriz, 'Me lo hago sola' helduendako ipuin kontaketa izanen da 12:00etan Eritzegoitiko Kultur Eskolan. Azaroaren 25ean, asteartearekin, indarkeria matxistaren kontra eskualden nahiz Iruñean eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. 

Erlazionatuak