Gartzarongo 40. pilota txapelketa amaitu da

Amezti.eus 2025eko azaroaren 3a

Larunbatean amaitu zen maila guztietako finalarekin eta sari banaketarekin. Aurten edizio berezia izan da, 40.a baitzen. 

Uztailaren 5ean hasi zen 241 bikoterekin. 37k umeen kategorian eman zuten izena, 47k haurren kategorian, 42k gaztetxoenean, 9k emakumeen kategorian eta 54k helduen kategorian. Azaroaren 1a bitartean 234 partida jokatu dira. 

Aurtengoa 40. edizioa izan da, eta, horregatik logo berria eta kamisetak atera dituzte. 

Larunbatean izan ziren finalak eta sari banaketa. Hauek, emaitzak:

Umeak:

Goñi / Zubieta (Bortziriak) 18 - Elizegi / Zabaleta (Goizueta / Leitza) 17:

Eta partidaren hoberena Zabaleta hautatu zuten. 

 

Haurrak:

Areitio / Madariaga (Zornotza/Markina) 07  - Eizagirre / Labaka (Behar Zana / Ataun) 18

Hoberena: Eizagirre

 

Neskak:

Lopez de Okariz / Ozaeta  (Zaramaga) 18  - Alberro / Arruti (Ados / Ziotza) 12 

Hoberena; Lopez de Okariz

 

Gaztetxoak:

Zufiria / Ugartemendia (Behar Zana / Leitza)  09 - Paraguayo / Anzizar (Naiara / Erreka) 18

Hoberena: Paraguayo

 

Gazteak:

Murua / Ormaetxea (Alegi / Lapke)  16 - Nazabal / Artetxe (Larraun / Azpeitia) 22 

Hoberena; Artetxe

 

Helduak:

Barbajero / Alduntzin (Atarrabia/Zugarralde) 12 - Mata / Irurita (Atarrabia) 22

Hoberena: Irurita