elkarrizketa

Lizasoko 'Arco Iris' komunitatean oinarritutako 'Aro berria' pelikula, azaroan zinemetan

Amezti.eus 2025eko urriaren 21a

80. hamarkadan Lizason kokatu zen komunitatea izan zen 'Arco Iris', eta Irati Gorostidik mugimendu hori oinarri hartuta pelikula aurkeztu du aurtengo Zinemaldian: Aro berria. Pelikularen eta sortze prozesuaren nondik norakoak kontatu dizkigu elkarrizketa honetan zinema zuzendariak. Izan ere, esperimentazio proiektua izan da Gorostidiren lana. Azaroaren 28an estreinatuko da pelikula zinemetan.