Sarean Euskaraz ekimenetik eskainiko dute podcast ikastaroa, urriaren eta 29an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izanen da. DJ Makala izanen da ikastaroaren gidaria, eta elkarrizketan azaldu duenez, musikari lotutako podcastgintza landuko dute ikastaroan, nahiz eta gero, ikasitakoa, beste edozein gaitara eraman dezaketen parte hartzaileek.