Gartzarongo 40. pilota txapelketaren omenez, kamisetak

Amezti.eus 2025ko urr. 1a, 10:00

Kamisetak atera dituzte 40. urteurrenarengatik

Urriaren 5a bitartean eskatu daitezke telefonoz edo elkartean izena emanez.

Gartzarongo pilota txapelketak 40 urte bete ditu aurten, eta, horregatik, kamisetak atera dituzte. Whatsapp bidez edo elkartean jarri den eskaera orri batean izena emanez eskatu daitezke izena eta tamaina adieraziz:

 

Helduentzat: S, M, L, XL, 2XL, 3XL
Umeentzat: 4, 8, 12, 16

 

Urriaren 5a bitartean eskatu daitezke.

 

Uztailan hasi zen Gartzarongo txapelketaren 40. edizioa eta ohi bezala, udazkenarekin amaituko da. Final laurdenak jokatuko dira orain; eta, urriaren amaieran, 25eko eta 26ko asteburuan, izanen dira finalaurrekoak; Finala eta sari banaketa, berriz, zaroaren 1ean.

 

Ohikoa den bezala, behin Gartzarongo pilota txapelketa amaitzen dela, pilota goxoko txapelketa abian jartzen dute Imozko eta Basaburuko Kirol Batzordeak. Dagoeneko zabalik da izen ematea. Lehen, bigarren eta hirugarren mailan jokatzeko aukera izanen da aurten ere eta kategoria bakoitzean 12 bikotek eman dezakete izena gehienez. Haien webgunean, basaburua-imotz.gune.app/kirolak informazio gehiago eta oinarriak zintzilikaturik daude. Urriaren 11ra bitartean apuntatu daiteke.